'Mary superchef puede con todo', 'Mickey 17' eta 'El baño del diablo' filmak, Baztartxon

Andoni Elduaien 2025ko mar. 19a, 08:58

'El baño del diablo' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Datozen egunetan hiru film ikusteko aukera izango da lau emanalditan. Zapatuan ez da emanaldirik izango, Berdinki zirku garaikide konpainiak Leinu ikuskizuna eskainiko baitu.

Mary superchef puede con todo, Mickey 17 eta El baño del diablo filmak emango dituzte igandetik asteartera bitartean, Baztartxo antzokian. Igandean, 17:00etan emango dute Mary superchef puede con todo haurrentzako filma, eta 19:30ean, Mickey 17 filma. Astelehenean, 20:00etan emango dute bigarrenez Mickey 17 filma, eta asteartean, ordu berean izango da Zinetogram taldeak antolatutako El baño del diablo filmaren zineforum saioa.

Zapatuan, aldiz, ez da film emanaldirik izango herriko antzokian, Berdinki zirku garaikide konpainiak Leinu ikuskizuna eskainiko baitu, 19:00etan hasita. Entradium atarian eskuratu daitezke ikuskizunerako sarrerak, 10 euroan.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Mary superchef puede con todo filma:

Mickey 17 filma: 

El baño del diablo filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide