Oraindik eman daiteke izena Miruren 'Nire burua maite dut' ipuin kontaketa saioan

Ane Olaizola

Miru, iaz, Aizkibel liburutegian. (Aizkibel liburutegia)

Datorren ostegunean, 6 eta 9 urte bitarteko umeentzako ipuina kontatuko du Miruk liburutegian, eta asteazkenera bitartean eman daiteke izena.

Miruk urteko lehen ipuin kontaketa saioa eskainiko du Aizkibel liburutegian datorren ostegunean, eta 6 eta 9 urte bitarteko umeek oraindik eman dezakete izena harako, liburutegian bertan. Nire burua maite dut izeneko saioa izango da ostegunekoa, eta ipuin kontalariak  norbere burua ezagutzea eta maitatzea helburu duen kontakizuna eskainiko du 18:00etan. Asteazkenean itxiko dute izen-ematea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide