Igandean itxiko dute haurren igeriketa ikastarorako izen-emate epea

Andoni Elduaien 2025ko mar. 6a, 12:20

Pertsona bat igerian. (Freepik)

Igeriketa ikastaroak martxoaren 24an hasiko dira eta ekainaren 19an amaitu. Mailak eta ordutegiak izen-emate eskaeraren arabera antolatuko dituzte. 

Elkarguneak zabalik du haurren igeriketa ikastarorako izen-emate epea. Datorren igandean, hilak 9, amaituko da izena emateko epea. Izena eman nahi dutenek, honako lotura honetan eman ahalko dute izena, horretarako egokitu duten formularioa beteta.

Martxoaren 24an hasi eta ekainaren 19ra bitartean egingo dute ikastaroa Elkarguneko igerilekuan. Ikastaroa 17:30etik 19:00etara bitartean izango da, eta azaldu dutenez, ordu erdiko iraupena izango du saio bakoitzak. Hain justu, lau mailatan banatuko dituzte ikastaroak, eta maila bakoitzak ezaugarri ezberdinak izango ditu. Dena den, adierazi dute mailak eta ordutegiak eskaeren arabera antolatuko dituztela. 

Hala eta guztiz ere, eta "beharrezkoa balitz", betetzeko falta diren plazak zozketa bidez banatuko dituzte. Zozketa, martxoaren 12an, asteazkenez, egingo dute, 12:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide