'El secreto de orfebre' filma emango dute datozen egunetan Baztartxon

Andoni Elduaien

'El secreto de orfebre' filmaren irudietako bat. (academiadecine.com)

El secreto de orfebre filma zapatuan, igandean eta astelehenean emango dute. Aldiz, aste honetan ez da haurrentzako film emanaldirik izango Baztartxon, baina bai haiei zuzendutako ikuskizun bat: Imakinario konpainiaren Estela eta Merlin.

Datorren asteburuan film bakarra emango dute Baztartxo antzokian: helduentzako El secreto de orfebre filma. Ikus-entzunezko lana 19:30ean emango dute zapatuan eta igandean. Aldiz, astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan ikusi ahal izango da filma.

Igande honetan ez da haurrentzako film emanaldirik izango Baztartxon, baina bai haiei zuzendutako ikuskizun bat: Imakinario konpainiaren Estela eta Merlin. Sarrerak bost euroan eskuratu daitezke Entradium atarian.

Hona hemen El secreto de orfebre filmaren aurrerapen bideoa:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide