Azkoitiko Udalak Kale Nagusia itxiko du ostegunean eta ostiralean ibilgailuentzat, lurzoruan konponketa lanak egin behar dituelako. Parrokiaren parean itxiko dute errepidea, eta horrenbestez, ibilgailuek kiroldegiaren aurreko biribilgunera joan beharko dute. Herriko plazara sartzeko, berriz, Inazio Iriarte Margolaria kaletik egin beharko dute, eta Floreaga auzoko joan-etorriak Santa Klaratik bideratuko dituzte.