Miruk 'Nire burua maite dut' ipuin kontaketa eskainiko du hilaren 13an

Ane Olaizola 2025ko mar. 3a, 09:00

Miru Aizkibel liburutegian, artxiboko irudi batean. (Aizkibel)

Norbere burua ezagutzea eta maitatzea helburu duen kontakizuna eskainiko du Miruk liburutegian, eta gaurtik izena eman daiteke.

Urteko lehen ipuin kontaketa saioa prestatu du Aizkibel liburutegiak hilaren 13rako, eta egun horretan, Miruk Nire burua maite dut saioa eskainiko du. 18:00etan hasiko da saioa, eta 6 eta 9 urte bitarteko umeei eskainiko die hark norbera ezagutzea eta maitatzea helburu duen kontakizuna.

Gaurtik hilaren 12ra bitartean eman daiteke ipuin kontaketa saiorako izena, liburutegian bertan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide