Zapatuan ospatuko dute Aingeru Guardako eguna

Andoni Elduaien 2025ko ots. 27a, 08:56

Dozenaka herritar, iaz, ermitaren bueltan. (Iraia Oteiza)

Ohi bezala, bi meza egingo dituzte etzi Aingeru Guardako ermitan. Erroskilla saltzaileek ere jarriko dituzte postuak.

Martxoaren 1ero bezala, Aingeru Guardako eguna ospatuko dute etzi, zapatua, Aingeru Guardako ermitan. Beste urte batez han elkartuko dira herritarrak elizkizunak jarraitzeko. 11:00etan egingo dute meza nagusia, eta 13:00etan izango da baso zaleen aldekoa. Beti bezala, herritarrek erroskillak erosteko aukera izango dute, ermitarako sarreran jarriko baitituzte postuak saltzaileek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide