'Cuando cae el otoño', 'Policán' eta 'La luz que imaginamos' filmak ikusteko aukera izango da Baztartxon

Andoni Elduaien 2025ko ots. 26a, 09:00

'Cuando cae el otoño' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Datozen egunetarako hiru emanaldi daude aurreikusita Baztartxo antzokirako: helduentzako Cuando cae el otoño zein La luz que imaginamos eta haurrentzako Policán. Karnabalak direla eta, zapatuan ez da film emanaldirik izango.

Cuando cae el otoño, Policán eta La luz que imaginamos filmak ikusteko aukera izango da Baztartxon datozen egunetan. Igandean, hilak 2, haurrentzako Policán emango dute 17:00etan hasita. Helduentzako Cuando cae el otoño, berriz, igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00etan emango dute. Asteartean, hilak 4, Zinetogramek antolatutako zineforum saioa izango da; La luz que imaginamos filma ikusteko aukera izango dute orduan ikus-entzunezkoen zaleek.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoa:

Policán filma:

Cuando cae el otoño filma:

La luz que imaginamos filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!