Baztartxo antzokiak jakinarazi ditu datorren hileko filmak zein izango diren. Guztira, 11 film emango dituzte martxoan zehar, eta horietatik zazpi izango dira helduei zuzendutakoak; aldiz, haurrei bideratutakoak lau izango dira.
Helduentzako filmen artean daude Cuando cae el otoño, Bridget Jones: loca por él, El secreto del orfebre, Mickey 17, Los aitas, La luz que imaginamos eta El baño del diablo. Azken bi film horien emanaldiak Zinetogram taldeak antolatu ditu zineforum saioetarako. Haurrentzako, berriz, Policán, Paddington: aventura en la selva, Mary superchef eta Código guardián filmen emanaldiak antolatu dituzte.
Hona hemen film guztien egutegia:
- Martxoak 2: Policán.
- Martxoak 2 eta 3: Cuando cae el otoño.
- Martxoak 4: La luz que imaginamos.
- Martxoak 9: Paddington: aventura en la selva.
- Martxoak 9 eta 10: Bridget Jones: loca por él.
- Martxoak 15, 16 eta 17: El secreto del orfebre.
- Martxoak 23: Mary superchef.
- Martxoak 23 eta 24: Mickey 17.
- Martxoak 25: El baño del diablo.
- Martxoak 29, 30 eta 31: Los aitas.
- Martxoak 30: Código guardián.