Dozenaka ikaslek zuhaitzak landatu dituzte Munoaundiko basoan

Ane Olaizola 2025ko ots. 20a, 14:32

Ikasleak eta brigadako langileak gaur, Munoaundin. (Azkoitiko Udala)

Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga ikastetxeko LH 4. eta 5. mailetako ikasleek intxaurrondoak, haritzak, pagoak, urkiak, lizarrak eta erramuak landatu dituzte gaur goizean, brigadako langileen laguntzaz.

Munoaundin zuhaitzak landatu dituzte gaur goizean Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga ikastetxeko LH 4. eta 5. mailetako ikasleek. Eguzkipean, gaztetxoek udal brigadako langileekin batera egin dituzte landaketak ikasleek beraiek sortuta duten basoan, eta intxaurrondoak, haritzak, pagoak, urkiak, lizarrak eta erramuak landatu dituzte, besteak beste.

Eskolako Agenda 2030aren barruan egin dute gaur goizeko saioa. Izan ere, egitasmo horri lotuta, eskolek urtean behin landatzen dituzte zuhaixkak eremu horretan. Dena den, udalak azaldu du eskolak "lanketa sakona" egiten ari direla agenda horri lotuta; aurten, mugikortasun jasangarria ari dira aztertzen. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide