Datorren igandean eta astelehenean film emanaldiak izango dira Baztartxo antzokian. Mikaela eta Los exploradores filmak ikusi ahal izango dira orduan. Haurrentzako Los exploradores filma igandeko 17:00etan hasiko da, eta aldiz, helduentzako Mikaela igandean (19:30) eta astelehenean (20:00) emango dute. Astelehenekoa, ohi bezala, ikuslearen eguneko emanaldia izango da.
Bestalde, zapatuan ez da film emanaldirik izango datorren asteburuan. Kantari haurrei zuzendutako musika eta dantza jaialdia dela eta, egun horretan ez dute ikus-entzunezkorik emango antzokiko aretoan. Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:
Los exploradores filma:
Mikaela filma: