Erosketak Azkoitia txartelarekin ordaintzen dituztenen artean bonuak zozkatuko ditu Herrixenek

Andoni Elduaien 2025ko ots. 16a, 09:00

Zenbait herritar erosketak egiten. (Guka)

10, 20 eta 50 euroko erosketa bonuak zozkatuko ditu Azkoitiko merkatari elkarteak. Erosketak egin ostean, datafonoak zehaztuko dio bezero bakoitzari bonua suertatu zaion edo ez. Bihar jarriko dute martxan kanpaina, eta martxoaren 10era arte luzatuko da.

Herrixen merkatari elkarteak kanpaina berria jarriko du martxan bihar, astelehena. Martxoaren 10era bitartean Azkoitia txartelarekin Herrixen elkartearen aterkipeko saltokietan erosketak egiten dituztenen artean 10, 20 eta 50 euroko erosketa bonuak zozkatuko dituzte.

Zozketa datafonoen bidez egingo dute; alegia, erosketa egin ostean datafonoan bertan agertuko zaio bezeroari zozketan erosketa bonurik egokitu zaion, eta halakoen kasuan, bonua zenbat eurotakoa den. Bonua egokitu zaienek Rural Kutxak Plazaberrin duen egoitzara joan beharko du papertxo horrekin dagokion erosketa bonua jasotzera. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide