Haurrentzako eskaintza zabalarekin dator asteburua. Zapatuan ez da film emanaldirik izango Baztartxon, bi emanalditan eskainiko baitute han Go!azen 11 ikuskizuna. Igandean, berriz, Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiko aurreneko kapitulua eskainiko dute. Nolanahi ere, helduentzako film bat ere emango dute igandean eta astelehenean: La acompañante.
Ohiko ordutegietan emango dituzte bi ikus-entzunezkoak. Irabazi arte! telesaila igandeko 17:00etan hasiko da, eta 19:30ean, La acompañante filma. Helduentzako film hori astelehenean, ikuslearen eguna, emango dute berriz, 20:00etan hasita.
Hona hemen La acompañante filmaren aurrerapen bideoa: