'Irabazi arte!' telesailaren aurrestreinaldia izango da otsailaren 16an Baztartxon

Ane Olaizola 2025ko ots. 3a, 10:34

'Irabazi arte!' telesaila. (EITB)

Laugarren denboraldiko aurreneko atala eskainiko dute hilaren 16an Baztartxon, eta hara joateko sarrerak bihar jarriko dituzte eskuragarri.

ETB1eko Irabazi arte! telesailaren laugarren denboraldiko aurreneko atala eskainiko dute hilaren 16an, igandez, Azkoitiko Baztartxo antzokian. 17:00etan izango da doako emanaldia, baina hara joan nahi duenak aurrez sarrerak eskuratu beharko ditu, Entradium atarian.

Bihar, asteartea, jarriko dituzte sarrerak eskuragarri, eta erabiltzaile bakoitzak gehienez sei sarrera eskuratu ahal izango ditu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide