'El profesor de esgrima', 'Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute' eta 'Rock bottom' filmak ikusgai, Baztartxon

Andoni Elduaien 2025ko ots. 5a, 08:00

'El profesor de esgrima' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Helduentzako filma igandean eta astelehenean emango dute. Haurrei zuzendutako euskarazko filma, berriz, igandean ikusi ahal izango da, ohiko ordutegian. Azkenik, asteartean, Zinetogramek antolatutako zineforum saioa egingo dute.

El profesor de esgrima, Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute eta Rock bottom filmak emango dituzte datozen egunetan, Baztartxo antzokian. El profesor de esgrima helduentzako filma 19:30ean emango dute igandean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Haurrei eta horien familiei bideratutako Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute filma, berriz, igandeko 17:00etan emango dute.

Asteartean, azkenik, Zinetogram taldeak antolatutako Rock bottom filma emango dute, ohi bezala, 20:00etan hasita.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

El profesor de esgrima filma: 

Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute filma:

Rock bottom filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide