Baztartxoko hurrengo filmak, 'Las vidas de Sing Sing' eta 'Bambi: una vida en el bosque'

Andoni Elduaien 2025ko urt. 29a, 08:49

'Las vidas de Sing Sing' filmaren irudietako bat. (Utzitakoa)

Helduentzako filma hiru egunez emango dute, larunbatetik astelehenera. Haurrei zuzendutakoa, berriz, igandean ikusi ahal izango da.

Otsailari ekiteko, Las vidas de Sing Sing eta Bambi: una vida en el bosque filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Las vidas de Sing Sing helduentzako filma zapatuan eta igandean 19:30ean emango dute, eta aldiz, astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Haurrei eta horien familiei bideratutako Bambi: una vida en el bosque filma, berriz, igandeko 17:00etan emango dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Las vidas de Sing Sing helduentzako filma:

Bambi: una vida en el bosque haurrentzako filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide