Baztartxo antzokiak jakinarazi ditu otsailean zehar herriko antzokian emango dituzten filmak zein diren. Guztira, bederatzi film emango dituzte, bost helduei zuzendutakoak eta lau haurrei bideratutakoak. Helduen filmen artean daude Las vidas de Sing Sing, El profesor de esgrima, La acompañante, Mikaela eta Rock bottom; azken film hori da Zinetogram taldeak datorren hileko zineforum saiorako hautatu duen filma. Haurrei zuzendutako saioetan emango dituzte, bestalde, honako film hauek: Bambi, Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute, Los peludos eta Los exploradores.
Datorren zapatukoa, otsailaren 1ekoa, izango da otsailean zehar larunbatean emango duten emanaldi bakarra; gainerako zapatuetan ez da film emanaldirik izango antzezlanak eta ikuskizunak direla eta. Filmen emanaldiak ohiko ordutegietan izango dira: zapatuetan eta igandeetan 19:30ean emango dituzte helduen filmak, eta astelehenean zein astearteko zineforum saioak 20:00etan hasiko dira. Haurren filmak, berriz, igandeko 17:00etan hasiko dira.
Hona hemen otsaileko filmen egutegia:
- Otsailak 1, 2 eta 3: Las vidas de Sing Sing.
- Otsailak 2: Bambi.
- Otsailak 9: Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute.
- Otsailak 9 eta 10: El profesor de esgrima.
- Otsailak 11: Rock bottom.
- Otsailak 16: Los peludos.
- Otsailak 16 eta 17: La acompañante.
- Otsailak 23: Los exploradores.
- Otsailak 23 eta 24: Mikaela.