Datorren astelehenetik aurrera ezingo da aparkatu Ibaiondo kalearen alde bateko aparkalekuetan. Udalak jakinarazi duenez, kale horretako 24 eta 28 zenbakien arteko eraikinean lanak egingo dituzte, eta horretarako jarriko duten jasogailuak aparkalekuak hartuko dituenez, horietako zenbait mugatuko dituzte.
"Astelehenetik ostiralera bitartean, jasogailua kokatu beharreko lekuetan aparkaleku batzuk kenduko dituzte", adierazi du udalak. Hori horrela, kalearen alde bateko aparkalekuak ez dituzte guztiak batera mugatuko, lanetarako erabiliko duten jasogailuaren kokalekuaren inguruko aparkalekuak baizik.