'Itoiz. Udako sesioak' eta 'Sonic 3. La película' filmak ikusgai, Baztartxon

Andoni Elduaien 2025ko urt. 22a, 08:55

Itoiz taldeko Juan Carlos Perez, eskuinetik lehena. (Mondosonoro)

Zapatuan ez da film emanaldirik izango, Jon Maia abeslariak Kantu berri bat gara proiektua aurkeztuko duelako. Igandeko eta asteleheneko emanaldiak ohiko ordutegian izango dira.

Itoiz. Udako sesioak dokumentala eta Sonic 3. La película filmak emango dituzte igandean eta astelehenean, Baztartxo antzokian. Bi egun horietan, ohiko ordutegian emango dituzte bi filmak; helduentzako Itoiz. Udako sesioak dokumentala igandeko 19:30ean eta asteleheneko —ikuslearen eguna— 20:00etan emango dute. Aldiz, haurrentzako Sonic 3. La película filma igandeko 17:00etan ikusi ahal izango da.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Itoiz. Udako sesioak dokumentala

Sonic 3. La película filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide