Ana Azkoitia alkatea Azkoitia Lagunkoia taldeko kideekin elkartu da, herriko irisgarritasun arazoak jorratzeko. Kideek, besteak beste, hainbat ekarpen egin dizkiote udalari, eta besteak beste, hainbat gunetan dauden "oztopo arkitektonikoak" kentzeko beharra adierazi diote alkateari. Hain zuzen, mugikortasun arazoak dituztenek Plazaberrin ibiltzeko zailtasunak dituztela azaldu dute, eta kezka azaldu dute patineteak zein bizikletak "arduragabekeriaz" erabiltzeak sortzen duten arriskuengatik. Hiri-altzarien diseinua ere izan dute aztergai.
Udalaren esanetan, bileraren asmoetako bat ere izan da irisgarritasun arazoei irtenbidea ematea: "Badakigu irisgarritasuna premisa gisa txertatu behar dugula gure proiektu, ekintza eta jarduera guztietan, baina aitortu behar dugu praktikan batzuetan zenbait egoerek eta oztopok ihes egiten digutela, eta horrek eragotzi egiten diela pertsonei baldintza berdinetan parte hartzea eguneroko jardueretan", esan du Azkoitiak. Bide horretan, inklusioaren eta irisgarritasunaren alde lanean jarraitu beharra dagoela azpimarratu du hark.