Igandean amaituko da Gazteriaren Margoz tailerrean izena emateko epea

Andoni Elduaien

Pinturekin trebatu ahalko dute haurrek tailer horretan. (Freepik)

Saioak asteartero egingo dituzte urtarrilaren 21etik apirilaren 1era, 17:15etik 18:45era. Izen ematea igandean amaituko da.

Gazteria sailaren Negua Trebatzen saioen barruan, LH1 eta LH3 mailen arteko ikasleei zuzendutako Margoz tailerra eskainiko dute. Urtarrilaren 21etik apirilaren 1era bitartean, asteartero egingo dituzte pinturan trebatzeko saioak Elkargunean, 17:15etik 18:45era.

Hain justu, datorren igandean amaituko da izena emateko epea. Interesa dutenek, honako lotura honetan aurkituko duten formularioa bete beharko dute. Izena ematen dutenek 80 euroko ordaindu beharko dute, eta familia ugariko haurrek, 60 euro.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide