Kale Nagusian dagoen Kantoiko etxea bezala ezagutzen den eraikinean egiten ari diren obren ondorioz, Aizkibel kalea itxi egin dute ibilgailuentzat. Udalak jakinarazi duenez, datorren hiruzpalau asteetan ibilgailuek ezin izango dute handik igaro, eta puntualki, oinezkoentzat ere itxita egongo da.
Hori horrela izanda, hainbat aldaketa izango dira zirkulazioan: batetik, Foreaga auzora joateko, Iriarte Margolaria kalea zeharkatu beharko dute ibilgailuek; bestetik, arratsaldez ere Kale Nagusia irekita egongo da. Berez, arratsaldez itxita egoten da kale hori autoentzat, baina ibilgailuek irteera bermatzeko, obrek irauten duten bitartean erabilgarri izango da eguerditik aurrera ere.