'Sin instrucciones' eta 'Klara eta hazi magikoen misterioa' filmak emango dituzte igandean eta astelehenean

Andoni Elduaien

'Sin instrucciones' filmaren irudia. (Mundocine)

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango dituzte igandean eta astelehenean Baztartxon. Zapatuan ez da film emanaldirik izango.

Sin instrucciones eta Klara eta hazi magikoen misterioa filmak emango dituzte datorren igandean eta astelehenean, ikuslearen egunean, Baztartxon. Igandean, haurrentzako Klara eta hazi magikoen misterioa filma emango dute 17:00etan, eta 19:30ean, helduentzako Sin instrucciones filma. Astelehenean emango dute berriro helduentzako ikus-entzunezko proiektua, 20:00etan.

Zapatuan, bestalde, ez dute filmik emango herriko antzokian; izan ere, La sed del minotauro antzezlana eskainiko dute 19:00etan hasita. Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Sin instrucciones filma:

Klara eta hazi magikoen misterioa filma:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide