Azkoitiko Udalak gaitzespen irmoa adierazi du herenegun Barakaldon izan zen hilketa matxistaren kontra, eta elkartasuna helarazi die biktimaren senideei eta hurbilekoei. Horrez gain, bat egin du herrian antolatu dituzten gaitzespen ekimenekin eta elkarretaratzeekin, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu.