Iraurgi saskibakoi taldeak zozkatutako mariskadaren jabea ez da azaldu oraindik. Klubak jakinarazi duenez, 6.830 da zenbaki saritua, eta haren jabeak 14:00 arte izango du otarrea jasotzeko aukera. Zenbaki sarituaren jabeak Eguzkitza tabernara bertaratu beharko du 14:00ak baino lehen, bestela, bigarren zenbakiaren jabeari emango diote mariskada. 7.936 da ordezko zenbakia, eta haren jabea dagoeneko agertu da.