50 bat zuhaitz landatu ditu Urola Bizirikek Munoaundin

Ihintza Elustondo 2024ko abe. 31a, 08:30

Urola Bizirikeko kideak, atzo, Munoaundi inguruan zuhaitzak landatzen. (Urola Bizirik)

Urola Bizirikek antolatuta, bertako zuhaitzen landaketa egin dute Munoaundin. Taldeko kideek 50 bat zuhaitz landatu eta inguruak txukundu dituzte.

Urola Bizirikek antolatuta, bertako zuhaitzen landaketa egin zuten atzo, astelehena, Munoaundin. Elkarteko kideek adierazi dutenez, irteerak ez zuen "arrakasta handirik" izan, baina taldeko kideek 50 bat zuhaitz landatu zituzten, baita inguruak txukundu ere. "Gure eremu hori bete samartu denez, hemendik aurrera lursail hori zaindu eta babestea besterik ez zaigu gelditzen. Hemendik aurrerako zuhaitz landaketak beste toki batzuetan egingo ditugu", adierazi du Urola Bizirikek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide