Parke estaliko kulunka beste behin puskatu izana salatu du udalak

Nerea Uranga

Parke estaliko kulunka puskatuta. (Azkoitiko Udala)

Aniztasun funtzionala duten haurrentzako egokitutako kulunka da berriro ere txikitu dutena. Udalak hori salatzeaz gainera, guztiena dena denen artean zaindu beharra dagoela azpimarratu du.

Parke estaliko kuluntu beste behin txikituta azaldu dela salatu du Azkoitiko Udalak. Adierazi du kulunka hori aniztasun funtzionala duten haurrentzat egokitutakoa dela, eta hainbat alditan puskatuta azaldu delako konpondu eta berritu behar izan duela erakundeak. Udalak esan du, kulunka "behar bezala erabiltzen ez dutelako edota nahita puskatzen dutela", eta horren aurrean nabarmendu du herritar guztiena dena denek zaindu beharra daukatela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide