Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteak odola ematen duten herritarrei eskerrak emateko ekitaldia egingo die ostiralean, abenduaren 27an. 20:00etan izango da ekitaldia Elkarguneko Herriko Plaza aretoan.
50 odol emaile omenduko dituzte aurtengoan: 25 aldiz odola eman duten hemezortzi herritar; 40 aldiz odola eman duten lau emakume; 50 aldiz odola eman duten bederatzi gizonezko; 60 aldiz odola emandako bost emakume; 75 aldiz odola eman duten 11 gizonezko; 80 odol emanaldi egindako emakume bat; eta ehun aldiz odola emandako bi gizonezko.
Odol emaileen elkarteak nabarmendu du aurten Azkoitian 1.651 odol ateraldi egin direla, 1.624 odol poltsa batuz eta 27 plasma ateraldi eginez. Horregatik, odola ematera joandako herritar guztiei eskerrak eman dizkiete, eta denak "elkar zaintzen jarraitzeko" deia egin du.