Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak manten nahiz neguko arropen bilketa egingo du datozen egunetan Azkoitian. Besteak beste, mantak, askotariko neguko arropa, lo zakuak, berokiak, neguko oinetakoak eta berogailuak jasoko dituzte, ondoren behar dutenei banatzeko. Kontseilu Sozialistako kideek herritarrei haien ekarpena egiteko deia egin diete.
Bilketak, abenduak 27an eta 28an egingo dituzte, plazan. Abenduaren 27an, 17:00etatik 19:30era jarriko dute bilketa egiteko postua, eta abenduaren 28an 11:00etatik 13:00etara nahiz 17:00etatik 19:30era.
Banaketa, berriz, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo dute, Azkoitiko elkargunean. Urtarrilak 2an, 17:00etatik 19:30era egingo dute material banaketa, urtarrilaren 3an 11:00etatik 13:00etara eta urtarrilaren 4an 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era.