Sua piztu da Donostia kaleko garaje batean

Iraia Oteiza

Su hartu duen garajearen kanpoaldeko irudia. (Utzitakoa)

Ertzaintzak Gukari esandakoaren arabera, sua piztu eta minutu gutxira bertaratu dira suhiltzaileak, eta une honetan (17:45) sutea kontrolpean dutela adierazi dute. Sutea izan den garajearen gaineko blokean bizi diren bizilagunak beren etxeetatik atera behar izan dituzte, nahiz eta jada atzera etxeetara itzuli diren. Ez da zauriturik izan, baina ikusteke dago suteak garaje inguruan izan duen eragina.

15:30ak aldera piztu da sua Donostia kaleko garaje batean, eta Ertzaintzak Gukari esandakoaren arabera, sutea izan den garajearen gaineko blokean bizi diren bizilagunak beren etxeetatik atera dituzte, horien segurtasuna bermatzeko, nahiz eta atzera etxeetara itzultzeko aukera izan duten. Ertzaintzaren arabera, une honetan (17:45) sutea kontrolpean dute suhiltzaileek. Ez da zauriturik izan, baina ikusteke dago suteak garaje inguruan izan duen eragina. Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen dihardu.

Su hartu duen garajearen inguruan suhiltzaileak lanean. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide