Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Ostirala iritsi da!' ikuskizuna aurkeztuko dute bihar Baztartxon

Andoni Elduaien 2024ko abe. 22a, 08:43

Porrotx eta Marimotots pailazoak, Katxiporreta taldeko gainerako lagunekin. (Katxiporreta)

Katxiporreta taldeko pailazoak Azkoitian izango dira bihar, eta bi saiotan banatuta eskainiko dute ikuskizuna herriko antzokian: 16:00etan hasiko da lehen saioa, eta 18:30ean bigarrena. Sarrera gutxi batzuk baino ez daude salgai.

Katxiporreta taldeko pailazoek Ostirala iritsi da! izeneko ikuskizun berria aurkeztuko dute bihar, Baztartxo antzokian. Porrotx eta Marimotots pailazoak urtero izan ohi dira Gabonetan herrian, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Bihar ere bi saio eskainiko dituzte: 16:00etan hasiko da aurreneko saioa, eta 18:30ean bigarrena.

Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta haien lagunek Txapas irakaslearekin batera emango dute azken lan eguna eskolan, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, abestiak, barreak eta bihurrikeriak izango dituzte hizpide; izan ere, Txapasen kutxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutaraziko dituzte ikuskizunean.

Bi saioetarako azken sarrerak gelditzen dira bakarrik salgai. Honako lotura honetan eros daitezke, 6 euroren truke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide