Pasira egitasmoko kideek urteko azken saioa egin dute gaur, osteguna. Paseoari ekin aurretik euria hasi duenez, parte hartzaileek Elkargunean egin behar izan dituzte gaur ariketak. Gune horretako Herriko Plaza aretoan elkartu dira parte hartzaileak eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleak.
Gaur, ordea, udal ordezkariak ere batu zaizkie horiei; izan ere, Ana Azkoitia herriko alkateak eta Sonia Vazquez Gizarte Ongizate, Kultura eta Gazteria zinegotziak Pasira egitasmoko kideekin batera jardun dute goizean ariketak egiten. Urtea agurtzeko, gainera, aterkiak jaso dituzte opari partaideek, eta hamaiketakoarekin borobildu dute goiza.