Igandean inauguratuko du Azkoitiko Parrokiak aurtengo jaiotza

Andoni Elduaien

Iazko parrokiako jaiotza. (Iraia Oteiza)

Igande eguerdian inauguratuko du Azkoitiko parrokiak aurtengo urterako prestatu duen jaiotza. Gabonak igaro bitartean, egunero bisitatu ahalko da parrokia.

Azkoitiko Parrokiko taldeak igandean, hilaren 22an, inauguratuko du parrokiako aurtengo jaiotza. Gabon egunak iristear direla eta, ohiko jaiotza aurkeztuko dute jendaurrean igandean. 11:00etan, familia meza egingo dute aurrena, eta 12:00etan, umeen laguntzarekin, jaiotza aurkeztuko dute.

Astegunetan eta asteburuetan egongo da jaiotza ikusteko aukera Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 12:30era zein 17:00etatik 19:00etara zabalduko dute parrokia, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara nahiz 17:00etatik 19:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide