Azkoitiko Misio Taldeak zabaldu du bidezko merkataritzaren denda. Beste urte batez, Portaleburu erakusketa aretoan ireki du taldeak Gabonen bueltako denda. Abenduaren 28ra bitartean, herrialde txiroetan ekoitzitako eta bitartekaririk gabe jasotako produktuak eskuratzeko aukera izango da han; besteak beste, jakiak, jostailuak, arropak, jolasak eta dekoraziorako objektuak jarri dituzte eskuragarri.
Goizez, 10:30etik 12:30era zabalduko dute saltokia, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:30era bitartean.