Ordutegi jakin baten barruan, Oteiza frontoietan aparkatu ahalko da aurrerantzean

Andoni Elduaien

Frontoirik luzeenean aparkatu ahalko da aurrerantzean.

Ordu tarte jakin baten barruan aparkatu ahalko da Oteiza frontoietako pilotalekurik luzeenean. Dena den, ordutegia desberdina izango da neguan eta udan.

Udalak berriki jakinarazi duenez, aurrerantzean Oteiza frontoietako pilotalekurik luzeenean aparkatu ahalko dute ibilgailuek. "Aparkalekuen arazoa arintzeko asmoz" hartu du udalak erabakia. Dena den, ordutegi jakin baten arabera aparkatu ahalko dira han ibilgailuak; izan ere, erakundeak ordutegi ezberdina ezarri du neguko eta udako hilabeteetarako.

Azarotik martxora bitartean, bi hilabeteak barne, 19:00etatik 09:00etara aparkatu ahalko dira ibilgailuak frontoi horretan. Ordea, bost hilabete horietan asteburuan ere aparkatu ahalko da han, ordutegik mugarik gabe. Apiriletik urrira bitartean, berriz, bestelakoa izango da aparkatzeko ordutegia: asteko zazpi egunetan 20:00etatik 09:00etara aparkatu ahalko da frontoi horretan.

Hona hemen frontoi horretan aparkatu ahal izateko ordutegia:

  • Azarotik martxora bitartean:
    • Astegunetan, 19:00etatik 09:00etara.
    • Asteburuetan, mugarik ez da egongo.
  • Apiriletik urrira bitartean:
    • Aste osoan, 20:00etatik 09:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide