Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du ostiralean

Ane Olaizola

Maxixatzenen iazko batzar orokorra. (Maxixatzen)

Zuzendaritza berria onartu eta aurtengo memoria zein datorren urteko ekintza plana izango dute hizpide Elkargunean. Elkarteak bazkide guztiei dei egin die parte har dezaten.

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du datorren ostiralean, hilaren 13an, Elkarguneko Oteiza aretoan. Aurtengo honetan, honako hiru puntu izango ditu saioak: 2024ko memoria eta diru kontuak, zuzendaritza berriaren onarpena eta datorren urteko ekintza plana eta aurrekontua.

18:30ean hasiko da batzarra, eta elkarteak bazkide guztiei dei egin die bertara daitezen, taldearen nahia baita ahalik eta iritzi gehien biltzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide