Zapatuan banatuko dute Azkoitian aldundiaren 2025eko egutegia

Mailo Oiarzabal 2024ko abe. 9a, 17:30

2025eko egutegia osatzeko argazki lehiaketaren sari banaketa. (GFA)

Arratsaldean izango dute herritarrek egutegia eskuratzeko aukera, 18:00etatik 19:00etara, herriko plazan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak prest dauka 2025eko egutegia, eta lehen aldiz, lurraldeko udalerri guztietara iritsiko da foru egutegiaren banaketa. Gipuzkoa 1.000 urte leloarekin osatu du erakundeak datorren urterako egutegia eta lelo berarekin deitu zuen egutegia osatzeko argazki lehiaketa ere, "Gipuzkoaren lehen aipamen dokumentalari omenaldia" eginez eta "gipuzkoarrei lurraldearen iraganari, orainari eta etorkizunari buruz duten ikuspegia islatzera gonbidatuz".

Egutegiaren 40.000 ale inprimatu ditu aldundiak eta horiek "udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera" banatzea da erakundearen asmoa. "Gainera, egutegia Gipuzkoako foru eraikinetan eta egoitzetan egongo da eskuragarri. Bederatzi egunez, bi furgonetak lurraldea zeharkatuko dute, banaketa bermatzeko", azaldu du.

Zapatuan, abenduaren 14an, ailegatuko da furgoneta hori Azkoitira. Arratsaldean izango dute herritarrek egutegia eskuratzeko aukera, 18:00etatik 19:00etara, herriko plazan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide