Azkoitiko Parrokiako Espetxe Pastoraltzak Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelan dauden presoentzako material bilketa egingo du datorren astean. Hain justu, astelehenetik ostiralera bitartean egingo dute bilketa parrokiako Kantzelean, 10:00etatik 12:00etara bitartean.
Martuteneko presoek gehien behar duten materiala bilduko dute kanpainaren antolatzaileek. Honako hau da Espetxe Pastoraltzako kideek bilduko dutena: barruko arropa berria, hala nola gizonentzako mauka motzeko kamisetak eta gantzontziloak eta emakumeentzako bularretakoak eta kuleroak; txandal erako galtzak, kamisetak eta kirol jertseak; 39-46 neurriko bainuko txankletak nahiz kirol oinetakoak; turroi biguna, tabako gorria; metxeroak; A motako seiluak; gutunazalak; boligrafoak eta azazkalak mozteko gailu txikiak.