Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak antolatuta, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako adimen artifizialari buruzko tailerra eskainiko du Kimikarinek abenduaren 15ean, igandez, Elkarguneko Intsausti aretoan. Ikastaroa 11:00etatik 13:00etara egingo dute egun horretan.
Dagoeneko zabalik da tailerrean parte hartu ahal izateko izen-emate epea; hilaren 8a baino lehen egin beharko da inskripzioa, aurrez sei euro ordainduta. Honako lotura honetan klik eginda agertzen den formularioa bete beharko dute interesa dutenek, eta bertan erantsi beharko dute ordainketa gauzatu osteko agiria.
Antolatzaileek nabarmendu dute adimen artifiziala "modu desberdinean" erabiltzen ikasiko dutela parte hartzaileek.