Azpeitia eta Azkoitia artean auto istripu bat izan da eta pertsona bat zauritu da

Nerea Uranga

GI-631 errepidean bi autok elkarren kontra talka egin dute, eta autoen errepidearen errai bat oztopatzen dute. Ondorioz, auto ilara luzeak daude bi norabideetan.

18:30 aldera bi autoren arteko auto istripua izan da Azpeitia eta Azkoitia arteko GI-631 errepidean, Azpeititik Azkoitiko noranzkoan. Istripuaren ondorioz pertsona bat zauritu da eta tokian bertan ari dira osasun langileak artatzen.

Istripua izandako autoak trafikoa oztopatzen ari dira, eta auto ilara handiak sortu dira Azpeitia eta Azkoitia artean. Ertzainak ari dira trafikoa txandaka zuzentzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide