Zabalik da ibilgailu historikoengatik hobariak eskatzeko epea

Andoni Elduaien 2024ko abe. 3a, 08:39

Ibilgailu klasiko bat, Plazaberrin. (Artxiboa)

Otsailaren 28ra bitartean egin ahalko da eskaera udaletxean. Aldiz, martxoaren 1etik aurrera egiten diren eskaerek 2026an izango dute eragina.

Azkoitiko Udalak zabalik du ibilgailu historikoengatik hobariak eskatzeko epea; otsailaren 28ra bitartean egin ahalko da eskaera udaletxean. Ordenantza fiskaletan onartutako azken aldaketen ondorioz, erakundeak %100eko hobaria aplikatuko die mota horretako historikoei, eta aldiz, 30 urte baino gehiagoko ibilgailuek ez dute hobaririk izango.

Udalak jakinarazi du, nolanahi ere, hobariaren onuraduna izateko, ezinbestekoa dela Probintziako Trafikoko Buruzagitzan ibilgailua historikotzat katalogatuta egotea. Katalogazioa eginda duten ibilgailuen titularrek udaletxean egin beharko dute hobariaren eskaria. Aldiz, martxoaren 1etik aurrera egiten diren eskaerek 2026an izango dute eragina.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide