Azkoitiko Udalak "irmo" gaitzetsi du atzo Pasaian (Gipuzkoa) jazo zen hilketa matxista. Gizon batek emakume bat hil zuen atzo arratsaldean tiroz, eta erakundeak elkartasuna adierazi die biktimaren senideei nahiz hurbilekoei.
Udalak azaldu duenez, indarkeria –izan psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa...– emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisikoaren nahiz moralaren aurkako "eraso larria" da. Haren esanetan, ondorioz, giza eskubideen urraketa "larria eta onartezina".
Hori dela eta, erakundeak bat egin du hilketa salatzeko antolatutako gaitzespen egitasmoekin, eta herritarrei horietan parte hartzeko deia egin die.