Atzo arratsaldean, Udazkeneko Bebarruko Jardunen barruan, Guggenheim Urdaibai Stop! kolektiboko kideak Matadeixen izan ziren Urdaibaiko erreserbaz eta han eraiki nahi duten Guggenheim Urdaibai proiektuaren eraginez hitzaldia ematen, eta hainbat herritar bertaratu ziren saioa bertatik bertara jarraitzera.
2024ko Udazkeneko Bebarruko Jardunak ixteko, bihar, igandea, zuzeneko musika berreskuratuko dute Matadeixen, Iker Munduateren eta Alberto Lizarralderen eskutik. 18:30ean hasiko dira kontzertuak han, eta emanaldirako sarrerak Matadeirako sarreran bertan erosi beharko dira, 7 euroren truke.