Aizkibel liburutegiak beste ipuin kontaketa saio bat antolatu du abenduaren 12rako; ostegun horretan, ordea, musika doinuz lagunduta kontatuko dute istorioa ipuin kontalariek, Amelie kontalaria izenpean.
18:00etan hasiko da saioa, eta HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetan dauden umeek parte hartu ahal izango dute. Horiek gaurtik hilaren 11ra bitartean eman dezakete izena, liburutegira joanda edo 943-85 08 98 telefono zenbakira hots eginda.
Bestalde, zabalik jarraitzen du abenduaren 4an liburutegian izango den umeentzako beste saio baterako izen-emateak: jolasak, kantak, ipuinak eta asmakizunak biltzen dituen Dona, dona katona ikuskizuna izango da egun horretan 17:30ean hasita, eta 2-5 urte arteko haurrek nahiz horien gurasoek izango dute saioan parte hartzeko aukera. Hilaren 3ra bitartean eman daiteke han parte hartzeko izena.