Urolako Komunikazio Taldea (UKT) kazetari baten bila dabil. Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuta eta euskaraz C1 maila egiaztatuta izan beharko dute lanpostu horretara aurkeztu nahi duten herritarrek, eta urtebeteko esperientzia izatea ere kontuan hartuko da. Horrez gain, kazetari sena, sormena, eta komunikatzeko, taldean aritzeko eta euskarri desberdinetara moldatzeko gaitasunak izatea eskatzen zaizkie hautagaiei.
Trukean, UKTren erredakzio taldearen babesean profesionalki garatzeko aukera izango du hautatutako pertsonak. Lanaldi osoko kontratua izango du, eta soldata lehiakorra, sektoreko batez bestekoa kontuan izanik.
Interesa dutenek urtarrilaren 23a, asteazkena, baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.