Miruk ipuin kontaketa saioa eskaini zuen joan zen ostiralean Aizkibel liburutegian. Asmatu dezagun ipuin bat izeneko saioa eskaini zuen hark liburutegian bildu ziren umeen aurrean, eta tarte atsegina igaro zuten han elkartu zirenek.
Horrez gain, abenduaren 4an, asteazkenez, umeei zuzendutako beste saio bat izango da Aizkibel liburutegian. Jolasak, kantak, ipuinak eta asmakizunak biltzen dituen Dona, dona katona ikuskizuna eskainiko dutela liburutegian. 17:30ean hasiko da egun horretako saioa, eta 2-5 urte arteko haurrek nahiz horien gurasoek izango dute saioan parte hartzeko aukera.
Aurrez izena eman behar da, gaurtik hilaren 3ra bitartean, liburutegiko harreran bertan edota 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta. Liburutegiak jakinarazi du plazak mugatuak direla.