Azkoitian emakume bat bortxatu izana salatzeko elkarretaratzea deitu zuen Itaiak gaur arratsalderako, eta dozenaka herritar bildu dira plazan, Indarkeria matxistaren aurka borrokatu zioen pankartaren atzean.
Itaia emakumeen antolakunde sozialistak jakinarazi duenez, duela hiru urte azkoitiar batek emakume bat bortxatu zuen, baina emakumeak orain jarri du salaketa. Halaber, antolakundearen arabera, gizon horren aurka indarkeria matxistagatik jarritako salaketa gehiago ere badaude. Hori horrela, plazan bildutakoek eraso horiek guztiak ere "gogor" gaitzetsi dituzte.
Erasoak salatzeaz gainera, erasotzaileen inpunitateari aurre egitearen beharra azpimarratu dute han bildutakoek.