Herria San Andresak ospatzen hasia da dagoeneko. Lehen asteburuko ekintzak atzean utzita, bigarrenean murgilduko dira zapatuan azkoitiarrak. Ekintza horiek eragina izango dute zineman; izan ere, datozen egunetan ez da film emanaldirik izango Baztartxo antzokian, ez helduena, ez haurrena.
Dena den, igandean jaiei lotutako ikuskizuna eskainiko dute Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Azkoitiko Musika Bandak. 19:00etan hasita, Xirri-Xarro dantza eta musika ikuskizuna eskainiko dute herriko hiru kultur taldeek. Sanandresei lotuta, bi urtez behin aurkezten duten ikuskizun berriaz gozatu ahal izango dute hala herritarrek.