Urola Bizirik natur taldeak informazio panela jarri du Munoaundin. Azkoitiko Udalak herriko ikastetxeei eta Urola Biziriki lursailak utzi zizkien duela urte batzuk, bai ikastetxeek, bai natur taldeak han lurrari lotutako ekintzak egin zitzaten.
Urola Bizirikek hiru bat zuhaitz landaketa egin ditu orain arte, eta joan den asteburuan informazio panel bat jarri zuten. Panela jarrita, asmoa da Munoaundiko lursailetan natur taldeak orain arte egin dituen lanak azaltzea. Panela lau zatitan banatu dute, eta besteak beste, matarrasaz, eukaliptoez, natur taldearen lanez eta basoez egindako idatziak irakur daitezke.