Adrian Zelaiak eta Jon Sarasuak hitzaldia eskainiko dute bihar, Elkargunean

Andoni Elduaien 2023ko aza. 18a, 14:30

Jon Sarasua. (Goiena)

Azkoitiko Parrokiak antolatu du saioa biharko; 19:00etan eskainiko dute hitzaldia bi lagunek, Elkargunean.

Azkoitiko Parrokiak antolatuta, Anabasak, bidegurutzeak eta norabideak izeneko hitzaldia eskainiko dute bihar Adrian Zelaiak eta Jon Sarasuak, Elkargunean. 19:00etan hasiko da bi lagunen solasaldia.

Zelaia ekonomia aplikatutako irakaslea da batetik, eta bestetik, Ekai Group taldeko kidea. Sarasua, berriz, HUHEZI fakultateko irakaslea da. Bi lagunak gizarte mailako egungo erronkez arituko dira Elkargunean bildutako herritarren aurrean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide